Marrutxipiko udal-sustapena zuzkidura-apartamentuen bi eraikinez osatuta dago, bat gazteentzat (errepidetik urrunen dagoena) eta bestea adinekoentzat. Bi eraikinen artean parke bat dago.
Gazteen eraikinak 62 apartamentu ditu, eta bakoitzak garajea eta trastelekua ditu lotutako eranskin gisa. Alojamenduek egongela-sukaldea, logela bat eta komuna dute.
Higiezinak elkarbizitzarako gune komunak ere baditu.
Obrak EGUZKI ERAIKUNTZAK enpresak egin ditu.
Apartamentu horien zozketa 2009ko ekainaren 24an egin zen.
Villa Araoz-eko udal-sustapena Munto sektoreko lurzati batean garatzen ari dira, Amara-Antigua bidearen aldamenean.
Gazteen eraikinak 56 apartamentu ditu, eta bakoitzak garajea eta trastelekua ditu lotutako eranskin gisa. Alojamenduek egongela-sukaldea, logela bat eta komuna dute.
Higiezinak elkarbizitzarako gune komunak ere baditu.